Ingurumena

Bediako Udalak ingurune-, ekonomiko- eta gizarte- arloen garapen jasangarriaren aldeko apostua egin du, politika publikoen ardatz bezala, zeharkako eran eta modu integratzailean, bai herri mailan baita eskualde mailan ere.

Atal honek, Bediako Udalak ingurumenaren arloan egindako lan instituzionalaren hainbat erreferente estrategiko biltzen du, horrez gain, bere garapen maila islatzen du ere, herritarrek informazio hau eskura izan dezaten. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Tokiko Agenda 21aren proiektuak, hondakinen kudeaketa jasangarria eta ingurumenaren komunikazio eta sentsibilizazio ekintzak.

Sarrera

Bediako udalerria Tokiko Agenda 21eko programaren esparruan garatu den Jasangarritasunerako Tokiko Ekintza Plana burutzeko prozesuan murgilduta dago.

Ekintza Plan horren arabera, udalerriko biztanleentzako mugikortasun hobea eta jasangarriagoa sustatu behar da.

Arratiako Mankomunitateak egin zuen eskualdeko Mugikortasun Planean Arratiako haranaren barneko mugikortasun orokorra aztertu zen. Azterketa hori Bediako udalerriko mugikortasunari buruzko ikerketa egiteko lehen urratsa da.

Hala ere, ezinbestekoa da udalerriko mugikortasunari buruzko azterketa zehatza burutzea, egin litezkeen jarduerak aztertuz eta horiek Tokiko Agenda 21eko programan ezarritako herritarren parte-hartzearen xedeekin bat etorri beharko direla kontuan hartuz.