Ludoteka

LudotekaLudoteka umea libre izateko lekua da, sormena eta adierazpideak lantzeko eta garatzeko lekua. Bertan, jolasaren eta jostailuen bitartez, umearen nortasuna eta izaera garatzen dira.

Jolasa jarduera fisikoa eta mentala da, umearen garapen osoa lortzeko lagungarria. Jolasa olgetea da, ondo pasatzea, gauzak egitea, ikertzea, sortzea, garatzea, ikastea.

Zer egiten dugu?

  • Euskara bultzatzen dugu
  • Psikomotrizitatea, garapen intelektuala, errespetua, elkartasuna, lankidetza, erantzukizuna, autonomia, ahalmen kritikoa… lantzen ditugu era ludiko batean
  • Eskulanak, jolasak, kantak, txangoak, ikuskizunak eta hainbat eta hainbat ekintza gehiago!

Zer eskaintzen dugu? 

  • Bedian erroldatutako zein ez erroldatutako 3 urtetik 12 urtera bitarteko umeei zuzendua dago.
  • Guztira 54 umentzako tokia duen espazioa da, baina begirale bat egonda, 14 ume sartu ahal izango dira guztira.
  • Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00etatik 19:30ak bitarteko zerbitzua eskaintzen dugu.
  • Astelehenetik ostegunera, gai konkretu baten inguruko dinamikak eta jolasak egiten ditu, eta umeak bakarrik sartzen dira ludotekara; gurasorik gabe.
  • Ostiralero, gai horren inguruko tailerrak egiten ditugu. Egun hauetan, ludotekako ateak zabalik daude, familian etorri ahal izateko.

Gustatuko litzaiguke gure lana zein eta nolakoa den iksuteko, gure bloga bisitatzea; https://sites.google.com/view/bediakoludoteka/bediako-ludoteka, astero berritzen baitugu.

Gaztetxoko-Ludoteka










Gurekin kontaktuan jarri nahi izanez gero, 94 603 50 75 telefonora deitu edo ludoteka@bedia.biz helbidera mezua bota.

Kontutan hartzeko

  • Umea ludotekara bakarrik sartuko da ostiraletan eta larunbatetan izan ezik.
  • Galtzerdi batzuk ekarri behar dira edo bertan uzteko zapatilak.
  • Komenigarria da kamiseta zahar bat edo amantala ekartzea.
  • Ludotekara sartzerakoan bere karneta erakutsiko du eta lekurik ez balego zain geratuko da lekua egon arte eta ilara errespetatuko du.
  • Ludoteka barruan ezin da jan.
  • Ludotekara doan umeak autonomoa izan behar du komunera joateko.
  • Ludotekako materiala zaindu behar da.
  • Ludotekan ez da onartuko sakelako telefonorik.
  • Ludotekan ez dira onartuko ez erasoak ezta burrukak ere.
  • Umea inskripzio-orrian zehaztutako pertsonarekin baino ez da joango ludotekatik.

Esteka interesgarriak

  • Ludoteka