Gaztetxoko

Bediako Gaztetxokoa gazteek beraien aisialdia pasatzeko Bedian erabilgarri dagoen lokala da. 12tik 21 urte bitarteko gazteei dago eskainia zerbitzua. Gazteek duten sozializazioa bultzatuko duen espazioaren beharrari erantzuten dio.

Gaztetxoko

“Gazte txokoa eremu konkretu baten dagoen ekipamendu finkoko toki jakin bat da. Bertan izaera publikoa duten zerbitzuak eskaintzen dira, gazteen aisialdiaz gozatzeko alternatibak eskaintzen dituelarik.”

Gaztetxoko honek, herriko gazte guztiak batzea du helburu, gazte bakoitza ezberdina dela jakinik eta bakoitzaren beharretara egokituz. Gazte guztiek dute bere lekua.

Gazteek adinaren arabera, interes, ezaugarri, motibazio eta zaletasun desberdinak dituzte. Guzti hau kontuan hartuta, adin tarte bakoitzeko beharrizanak kontutan hartuz ekintza ezberdinak proposatuko zaizkie beraiek protagonista nagusiak bilakatuz. Proposatzen dugun Gazte txokoa anitza litzateke bere osotasunean. Alde batetik, mota desberdinetako eta denen gustukoak diren ekintzak antolatuko dira (tailerrak, jolasak, jokoak, irteerak). Eta bestetik, adin, jatorri, gaitasun, gustu eta zaletasun desberdinak dituztenei zuzendua izango da.

Aisialdia bi modutara antolatzen da:

  • Aisialdi librea: Gazteek beraien autonomia garatzen dute begiralerik gabe, beraien aisia beraien erara kudeatuz.
  • Aisialdi antolatua: Asteburuko egun batean begiraleek mota ezberdinetako ekintzak egiten dituzte gazteekin, helburu jakin batzuk lortu nahian (euskara sustatzea, elkarbizitza hobetzea, harreman osasuntsuak bermatzea...)

Ekintzekin, hurrengo helburuak lortzea nahi da:

  • Aisialdiaren bitartez, gazteen garapen integrala sustatzea
    • Identitate eta autonomia pertsonala garatzea
    • Harremanak osasuntsuak izaten ikastea
    • Konfiantzazko giroa sortzea
    • Gazteen interesetatik abiatzea
    • Erreferentziazko ereduak eskaintzea
  • Balio eta jarrera ez diskriminatzaileak garatzea
    • Hezkuntza ez sexista eta ez diskriminatzailea garatzea
    • Ezberdintasunekiko jarrera positiboa garatzea
    • Gazte guztien inklusioa bermatzea
    • Elkartasuna eta bizikidetza sustatzea
  • Nerabeen autonomia, parte-hartzea eta kritikotasuna garatzea
    • Parte hartze aktiboa bultzatzea
    • Komunikazioa ahalbidetuko duen giro positiboa bermatzea
    • Ekimena eta irudimena lantzea
  • Denbora libreari zentzua emango dioten ekintzak eskaintzea
    • Gazteak aisialdian balioak lantzea eta jolas, dinamika, tailer eta hitzaldien bitartez heztea
    • Denbora librea gazteen nahietara hurbiltzea, beharrezko dituzten baliabideak eskainiz.
  • Gazteen aisialdi eta denbora librean euskararen erabilera sutatzea.
    • Euskararen erabilera hobetzea denbora librearen esparruan, hau da, euskara informala lantzea
    • Euskal kultura sustatzea
    • Gazteen arteko harremanak izateko euskara lehen hizkuntza izatea sustatzea

Metodologiari dagokionez, aktiboa eta parte hartzailea da. Gazte txokoaren filosofia, gazteak ekintzen kontsumitzaile hutsak izatetik, ekimen honen subjektu aktibo izatera pasatzea da, udaletxeak eta gizarteak eskaintzen dituen baliabideak eraginkortasunez  aprobetxatzeko. Hau da, hezitzaile eta gazteen artean eraikiko dituzte saioak. Dena dela saioak hezitzaileak gidatutakoak izango dira, aldez aurretik finkaturiko helburuetara iritsi ahal izateko. Esan beharra dago, saioak burutzeko orduan gazteen interes eta beharrak hartuko direla abiapuntutzat.
Gaztetxoko-Ludoteka 

Gazte txokoaren izaera demokratiko izango denez,  gazteak iritzia emateko aukera izango dute eta beraien aisia antolatzeko duten eskubidea bermatuko zaie. Betiere, gazte bakoitza desberdina dela ulerturik bakoitzaren errealitatera moldatzen saiatuko gara, gazte guztiak proiektu honekin identifikatuan sentitu daitezen.

Ekintzak egiterako orduan, hauetako bakoitzean erabiltzen den metodologia desberdina izango da: Jolasak, Rol playing-ak, dinamikak, hitzaldiak, etab. Hasieran gidatutako heziketaren bitartez landuko dira, baina pixkanaka beraien autonomia sustatzeko baliabide eta ereduen bitartez aurkikuntzaren bitarteko hezkuntza ahalbidetuko da.
Bai Udazken-neguko eta bai Udako ekintzan gazte nerabeen inplikazioa bilatuko da, beraiekin eta beraien bitartez, ekintzen antolaketan ere lagunduko dutelarik.

Gazteek beraien aisialdian euskara erabili dezaten sustatuko da.

Bertan izena emateko, Bediako herrian erroldatua egon behar da.

Esteka interesgarriak