Udal liburutegia

Liburutegia

Bediako Udal Liburutegia, bereziki gazte zein umeentzat zuzenduriko zentro bat da, eta kultura eta aisiari buruzko doako informazioa eskuratzeko zerbitzua eskeintzen du. Liburutegiak eskainitako zerbitzu guztiak doakoak dira.

Euskal Herriko liburutegi gehienek sarean egiten dute lan, beraz, Bediako liburutegiko bazkide bazara, sarean dauden gainontzeko liburutegietako bazkide zara.

Bazkide Txartela egitea oso erraza da, udal liburutegira gerturatu eta zure datuak emanez eskuratuko duzu.

Bediako udal liburutegia
Informazioa, prestakuntza eta Bediako bizilagunen beharrak betetzea izango dira Bediako Udal Liburutegiko helburu nagusiak.

Ikasturteko egutegia:
Irailetik ekainera (biak barne)

Erabiltzaileak:
Adin guztietakoak

Zerbitzuak:

Bediako Udal Liburutegian utzitako materialak mailegatzea librea eta doakoa da herritar guztientzat.

Maileguan hartu daitezkeen dokumentuen kopurua eta epea:

  • 3 liburu (21 egun)
  • 2 DVD (7 egun)
Liburutegia

Mailegua:
Irakurle bakoitzak hiru dokumentu maileguan hartzeko eskubidea izango du.

Liburuak: Maileguen epea 21 egunekoa izango da. Epe hori gehienez bi alditan luzatu daiteke, salbuetsita beste erabitzaileren batek maileguan nahi ez baditu.
Ikusentzunezkoen mailegua gehinez zazpi egunerako izango da.
Maileguen luzapena egin ahal izango da, dokumentuok erreserbarik ez badaukate. Berriztapena liburutegira etorrita, telefonoz edo internet bidez egin daiteke.
Bediako liburutegia Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Arteko Maileguan (LAM) dago sarturik 2018ko urtarriletik.

Erabiltzaile agiria:
Etxerako mailegu-zerbitzua erabiltzeko erabiltzaile-agiria aurkeztu behar da. Agiri horrek sareko edozein liburutegitan balio du.

Haur Txokoa:

Adin desberdinetan antolatuta irakurketa bultzatzeko eta umeen sarrera errazteko.

Bebeteka:
0-3 urteko umeentzako zerbitzua da, irakurtzeko, jolasteko eta margozteko aukerak. Nagusi bategaz egon behar da, umea liburutegiaren arduradunarekin soilik geratzen da ama edo aita udalak antolatutako ikastaro batean parte hartzen duen bitartean.

  • Ordutegia: Astelehenetik barikura, 16:30etatik 19:00etara.

Kontsulta:
Liburutegian bertan dokumentu hauek kontsultzatzeko.      
Ilustrazioen aldetik bolumenak aberatsak direnean edo bereziki balio handikoak direnean edo kontserbazio-egoeragatik ez mailegatzea komenigarria denean.
Aldizkako argitalpenak: aldizkariak, boletinak eta abar.
Erreferentziazko obrak: hiztegiak, entziklopediak, atlasak eta abar.

Internet. Wifi gunea. KzGunea
Alde batetik, liburutegian interneteko konexioa daukan ordenagailu bat dago erabiltzaileen eskura. Bestetik, norberak norbere ordenagailu eramangarria ekarri eta wiffi bidez internetera konektatzeko aukera dago.
Azkenik, liburutegian bertan, KzGunea dago, liburutegiaren ordutegi bera dauka. Bertan 4 ordenagailu egoten dira KzGuneko erabiltzaileek nabigatu dezaten. KzGuneko arduraduna hilean bi aldiz etortzen da.

Urtebetetzeak ospatzeko lokalaren erreserba:
Herriko umeen urtebetetzeko ospakizunak egiteko aukera, gurasoak hitzordua hartu, liburutegian bertan giltzak batu eta arauak azaldu.

Herritarrentzako informazio zerbitzuak:
Egiten diren jardueren gaineko informazioa: ikastaroak, irteerak eta Bediako udalak antolatutako kultur ekintza guztiak.
Urte osoan zehar, kultur aldizkari-agendak hiru hilabetean behin ateratzen dira.

Harremanetarako

  • Helbidea: Bediako enparantzan, Agirre Lehendakari kalean.
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 16:30etatik 19:30etara
  • Telefonoa: 94 631 21 01
  • E-posta: liburutegi@bedia.biz