Hirigintza zerbitzuak

HIRIGINTZAK herritarrentzako esku-hartze asko biltzen ditu, baina, hala ere, udal-antolaketan askotariko arduradun politiko eta teknikoak dituzten arlo eta sailen mende dagoen saila da: Plangintza eta Kudeaketa, Udal Zerbitzuak, Azpiegiturak (Obra Publikoak), Obra-lizentziak, Jarduera-lizentziak eta Ingurumena.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorrarekin (HAPO) arautzen da, udalerria eraldatzeko aurreikuspenak zehazten dituena. Jarduketa-eremuak kudeatuz, etxebizitzak eta industrialdeak eraikitzen dira, urbanizatutako espazio publikoak zein ekipamenduak lortzen dira eta ibilgailuentzako eta oinezkoentzako bide-sistema berriak eraikitzen dira:

Plangintza eta kudeaketa
Lurzorua eraldatzeko lanak, urbanizatu ahal izateko, eta gero egin beharreko aldaketak, beharrezkoak izanez gero, sail honetan ezartzen dira, baita udalerriaren hiri-berreraketa iraunkorrari dagozkion aldaketak ere.

Obra-lizentziak
Sail honetan, herritarren intereseko espedienteak izapidetzen dira:

  • Obra txikiak
  • Obra handiak
  • Beste lizentzia batzuk

Jarduera-lizentziak
Sail honetan honako hauek kontuan hartzen dituzten espedienteak izapidetzen dira:
Jarduera salbuetsia

  • Ingurumeneko gorabehera TXIKIA 
  • Irekitzeko lizentzia proiektu teknikoarekin

Sailkatutako jarduera

  • Ingurumeneko gorabehera HANDIA
  • Irekitzeko lizentziak eta jarduera-lizentziak proiektu teknikoarekin

Jarduera baten titulartasuna aldatzea

Kontaktua

Helbidea:  Agirre Lehendakaria Enparantza 1
Telefonoa:  94 631 42 00
Astelehen arratsaldean, aurretiazko hitzordua eskatuta