Euskal Autonomia Erkidegoan gero eta Udal gehiagok onartu dute Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia.
Eusko Jaurlaritzak egindako eskaerari erantzunez, oinarrizko hiru helburu nagusiak kontutan hartuz, Udalak martxan jarri du plan estrategikoa euskara sustatzeko asmoarekin.
1. Helburu estrategikoa: EUSKARAREN TRANSMISIOA
Eskola, euskaltegi eta familiaren bitartez egiten den transmisioa, belaunaldien artean eta etenik gabe.
2. Helburu estrategikoa: EUSKARAREN ERABILERA
Euskarazko zerbitzuak gehitzea: teknologia berriak, aisialdia, kirola, administrazioa, erlijioa, lan eremua...
3. Helburu estrategikoa: HIZKUNTZAREN KALITATEA
Plan estrategikoaren helburua, herrian administrazio mailan eragina izatea da. Lehenik, Euskara Plana eta Euskara Zerbitzua sustatuko dira. Bigarrenik, hiztunen gaitasun linguistikoa ziurtatuko da, euskarazko harreman sare bat eraikiz, euskarazko produktuak eta zerbitzuak eskeiniz, edota, halakoen berri zabalduz.