Euskara

 

Euskal kutsua munduaren aurrean nolabait agertzeko bide erosoa bihurtu da edozeinentzat Pertsona Izendegia azkeneko hiruzpalau hamarkada hauetan. Euskaldun eta euskaltzale -nahiz itxurazale- asko eta askorentzat ongi ikusiak dira gaur egun euskarak sor ditzakeen izen laburrak, eta ezezagunak baldin badira hainbat hobe. Joera arrakastatsua da, une honetan, haurrei euskal izenak ipintzea. Hori dela eta, hutsetik hasi zen bilduma urri hura heldutasunera iritsitako harrobi emankorra gertatu da.

Jose Mari Satrustegi
Onomastika batzordeko kidea

Lotura: www.euskaltzaindia.net/eoda/pertsonaizenak