Berdintasuna

Bediako Udalak 2009an onartu zuen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Udal Plana (2009-2012).

Planak lau urteko indarraldia izan arren, 2015. urtera luzatu da, egiteko dagoena guztiz gauzatzeko.

2011n, Bediako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuna Saria jaso zuen, 2010. urtean “Berdintasuna Bultzatzea Bediako Udalerrian” deitutako proiektu integrala abiarazi zutelako. Haren bitartez hainbat jarduera egin zituzten, haurrak eta gizonak bereziki azpimarratuta. 

Gainera, Bediak Genero Indarkeria eta Sexu Erasoen kasuetan jarduera eta koordinazioa hobetzeko Protokoloa du, hain zuzen ere, Arratiako Udalen Mankomunitatekoa. Protokoloa 2012an onartu zen eta urtero egiten zaio jarraipena.

Berdintasun Politikak aurrera eroateko, Udalak Arratiako Udalen Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuaren laguntza du 2012tik.

Bediako Berdintasunerako Plana garatzeko orduan, honako lan ildoak landu eta lantzen dira:

  • Berdintasunaren aldeko gobernantza hobea: berdintasunaren printzipioa Bediako Udalean bertan eta bere funtzionamenduan txertatzea bermatuko duten neurriak.
  • Emakumeen ahalduntzea eta gizarte balioen aldaketa: generoen hierarkian oinarritutako jendarte ereduaren eraldaketara bideratutako neurriak.
  • Erantzunkidetasunean oinarritutako jendarte antolaketa:   espazioen, funtzioen eta lanaren genero araberako banaketa gainditzera eta jendartea antolatzeko eredu berrira bideratutako neurriak.
  • Emakumeen kontrako indarkeria: emakumeen aurkako indarkeria prebenitzera bideratutako neurriak.

Esteka interesgarriak

  • Emakunde