Alkatearen mezua

Bediatik ongietorririk beroena ematen dizuet www.bedia.biz helbideko Udalaren webgune berrira. Gune hau Bediari buruzko informazio oro gure udalerriko herritar eta bisitari guztiei emateko helburuarekin sortu zen.

Erabiltzaileak zuzenean ezagutuko ditu udalerriko azken berriak, udaletxearen funtzionamendua eta herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak, udalerriko historia, jaiak eta ondarea. Horrez gain, webgune berri hau aurrerapauso teknologiko handia da, hemendik aurrera Bediako biztanleek euren izapideak telematikoki egiteko aukera izango baitute.

Laburbilduz, gure helburua da edozein pertsonari edonoiz eta edonon gu ezagutzeko aukera ematea eta gurekin harremanetan jartzeko baliabideak erraztea. Hortaz, webgune honetatik gu ezagutzera, bisitatzera eta herriaz gurekin gozatzera gonbidatzen zaituztet

Agur bero bat,

Aitor Sorriketa Larrea
Bediako alkatea

Alkateagaz berbetan aurrez aurre

Alkateagaz aurrez-aurre egon nahi dauenak, aukera eukiko dau, astelehenetan Udaletxean 16:00etatik 18:00etara.

Bilerak ondo antolatzeko aurretik hitzordua eskatu behar da udaletxean edo 94 631 42 00 telefonoan.

Bizilagunek, horrez gain, alkateagaz email bitartez ete komunikatzeko aukera dute, alkatetza@bedia.biz helbide elektronikoaren bitartez.

Bediako Udala

Agirre Lehendakaria enparantza, 1

Ordutegia: 8:00 - 15:00

Tfnoa.: 946 314 200
Faxa: 946 314 319
E-maila: idazkaritza@bedia.biz
alkatetza@bedia.biz

  • Facebook