Arratiako eskualdea

Arratiako haranak, paisaiaz eta naturaz gozatzeko, ibiltzeko, atseden hartzeko gune batetan eguna pasatzeko, aukera ematen digu. Barazar Portua igaroz, Arratia harana ikusteko paisai zoragarriak ditugu.  

Ibilbide bat eginez, Betolazako kobazuloak azpimarra ditzakegu; Arteako Euskal Nazionalismoaren Museoa; Areatza-Villaroko hirigune historikoa; Aranguren dorretxea Olarte auzoan, Orozkon; Andra Mari eliza, sei urtetan zehar itxita egon eta gero 2001. urtean berriz ireki zituzten ateak, Elizondo auzoan, Zeanurin. Gaur egun haran honetako ohitura bat galdu egin da, baina aintzina haran honetako herrisketako jendea, "adoratzaileak", Andra Mari eleizara joaten ziren larunbatero, eta aldare aurrean txandaka zaintzak egiten zituzten eta gau pasatu ondoren goizeko zortziretan etxera bueltatzen ziren.

Gune honetan baserriak, oso sakabanatuta daude edo udalerrietan multzokatuak, orokorrean jende gutxirekin populatuak, eta herrikoi izaerez, toki aproposa euskal arkitektura herrikoia ezagutzeko, baserriekin, baselizekin, eta batez ere oso egokia nekazalturismorako. Arratia haraneko baserrien ezaugarri argi bat, oso harri gutxi erabili dutela erakitzerakoan da. Gehien bat harri-orma eta egurra erabiltzen da. Zeanuriko baserriak aipagarriak dira, zeren Bizkaiko zaharrrenak bait dira, egurrez eraikita daude eta tximinia barik.