Deskribapena

lbaizabal ibaiaren ibarrean kokatzen dan bizkaitar udalerria. Bere lurraldea mailaz-maila altuerean goruntz doa, Zeberioko mugean dagoan Mandoia mendian 634 m.-ra iritsi arte. Iparraldeko altuereak txikiagoak dira, Matilloarre (214 m.) gailentzen dala. Ibaizabalek sartaldetik sortaldera zeharkatzen dau udal barrutia eta bertora erreka txikiak doaz, honeen artean Lekutxazo gailentzen dalarik.  

Bizkaitar industrialdearen inguruetan egotearen ondorioz, Bediako biztanlegoak nekazal-zereginak baztertu egin ebazan, bigarren sektorean beharrean ekiteko. Geroago, Bilboko eskualdean gertatzen dan industri-pilaketeak, inguruko alde hau industrigune bihurtu eban. Zerbitzuen sektoreak ez dau garrantzirik hartzen, udalerria, gabezi hau betetzen daben Bilbo edo Galdakaotik ur dagoalako.