San Joan Bataiatzailea

Desagertuta

Izena: San Joan Bataiatzailea

Parrokia: Galdakaoko Santa Maria parrokiakoa izan zen. 1742an parrokia izendatu zuten.

Ohar historikoak: Labayruk 1509-1510eko kronikan hau idatzi zuen:

“Etxebarriko San Esteban ermita, Gangurengo Santa Marina eta Bediako San Joan Bataiatzailearekin batera, Galdakaokoa zen eta parrokia bakarra eratzen zuten berarekin.”

Santa Maria parrokiako paperen artean bada hau esaten duen bat:

“Mezatara sartu aurretik, Gurutzean bilera dago. Tokia Bediako San Joan kolazioko Joan Santuaren ermita. Igandea, 1686ko otsailak 17”.

Galdakaoko Santa Maria parrokiako Fabrika liburuan, 1591n Santiago Avendaño jaunak, Calahorrako goitzainaren bisitari nagusiak, egindako ikustaldian hau esan zen:

“Vediako San Joan. Bisitariak Sancho Ortiz de bediari, Tokubandoko San Thomas ermitako maiordomoari, ermita horrek zor duenaren kontua ekartzeko esan dio eta ekar dezala kontuak idazteko liburu bat ere; eta ermita horretarako kasulla bat eta meza-liburu berri bat ere bai…”.

Parrokia izendatu: ermita hau 1742ko ekainaren 6an izendatu zen parrokia. Iturrizaren esanean “eliza berria eraiki bitartean izan zen parrokia”. Bediako San Joan Bataiatzailea parrokiako Fabrika liburuan izendapen horren akta dago:

“1742ko ekainaren 6an, on Joseph de Viar Bilboko parrokia-eliza elkartuen bisitariak, eta bertako bikarioaren tenienteak, liburu honetan sartu den epaian emandako Zeregina beteaz, eta horren ondoriozko autuak ere beteaz, diakonoarekin eta diakonordearekin abestutako Meza ospatu ondoren eta jesusen lagundiko Agustin Basterrechea aitaren sermoi Panegirikoaren ondoren, prozesioa egin zen Vediako San Joan eliza honetako zimitariotik eta Paliopean ekarri zen sakramentu Guztiz Santua Pangelingua abestuaz eta Erromatar Erritualak xedatutako beste otoitzak ere bai eta prozesio hori amaitu zenean, jarri zen bere tabernakuluan, Aldarean jarria horretarako, eta bertan jarri ondoren itxi zen sagrarioko atea eta eman zitzaion giltza on Frantzisko de Arpilleta apaiz eta Galdakaoko onuradunari eta gainerakoak egin zituen epai honek aurreikusi legez, eta 1742ko ekainaren 6 egun honetatik ermita hori da Parrokia Eliza.”

San Joan Bataiatzailea parrokiaren bedeinkapena: 1749ko apirilaren 23an on Joan de Axpe Arratiako bikarioak bedeinkatu zuen parrokia berria, aurrez zegoen ermitaren ordezkoa.

“Lizentzia eta komisioa eta Vediako San Joan Bataiatzailearen irudia jarri eta bedeinkatzeko dilijentziak: Diego de Roxas y Contreras Jainkoaren eta egoitza santu apostoliko honen graziaz, Calahorra eta Calzadako gotzaina… Honen bidez komisioa ematen diogu Arratiako bikariotzako bikarioari Eliza ikusi eta aitortu dezan berriro ere Bediako San Joan izenean egin baita, aurrez zegoen San Joan Bataiatzailearen ermitaren ordez, eta erabat amaituta ikusi duenez eta dagokion txukuntasun eta konposturarekin bedeinka dezakeenez eta bedeinka dezan erromatar erritualaren arabera; eta hala eginda, lizentzia eman dugu bertan ospatu dadin bederatzi urtez…
Bediako san Joanen elizatean, mila zazpiehun eta berrogeita hamarreko apirilaren hogeita hiruan on Joan Axpekoak, Arratiako bikariotzako bikarioak… eliza bedeinkatu zuen…”

Bediako Kolaziñoa: Udalerri hau izendatzeko Kolaziño eta gaztelerazko Colación izen historikoak erabili dira eta Iturrizaren arabera, latineko adbokazio honetatik datoz: In Decollatione Sancti Joannis Baptistae (san Joan Bataiatzailearen lepomoztean), egun hau abuztuaren 26an izanten zen erromatar egutegi liturgikoan.

Agiriak
AHEV: Galdácano-Santa María: 18-1. Libro de Fábrica: Cuentas y visitas; 1587-1709.
AHEV: Bedia-San Juan: 2-3. Libro de Fábrica: Cuentas, inventarios, visitas y asuntos varios; 1742-1842
AHEV: Galdácano-Santa María: 7-1 y P.V. 11. Libro de la ermita de San Juan Bautista: Cuentas; 1727-1741. Documentos en papeles varios.

Bibliografia:  
DEMAS, 1944, 382. or.
ITURRIZA, 1938, 338-9. or.
LABAYRU, IV (1968), 40-41. or.