San Roke

Santo TomásIzena: San Tomas.

Parrokia: Bediako Joan Bataiatzailearen parroquia.

Kokapena: Eroso eta Ugarte auzoen artean, muino batean, azkeneko auzo honetara doan errepidearen ondoan. Ugarte auzoko inguruko baserriak: Ibarretxe, Ugarte-zarra, Ugarte-barri, Entallogane, Kiskibil eta Santomas (etxebiz. 2); Eroso auzokoak: Bengoetze, Bengoetze-txikerra, Artagane, Eperrena eta Basterretze.
Ermita hau San Tomas auzoan zegoen garai batean, oraingo lekutik 500 m ingurura.

Garaiera: 77 m.

Koordenatuak: Long.: 0º 52´ 24 “, Lat: 43º 12´ 25”

Norabidea: IM-HE

Sarbidea: Bilbao-Lemoa errepidea, 15. km parean elizateko gunetik eskuinera dagoen bidea hartzen da, aipatutako auzoetara doana. 1,5 km-ra dago ermita.Santo Tomás 
Azalpena: oinplano angeluzuzena, 13,70 x 6,30 m. Ipar-ekialdean erantsitako sakristia. Harlangaitzezko horma luzituak, ertzetan harlanduekin. Bi isuriko teilatua. Bi isuriko teilatutxoa duen kanpaidun kanpai-horma. Egurrezko atea, eta burdinazko barrotez babestutako kristalak. Hiru leiho, bata aurrealdean, atearen gainean, eta bi hego-mendebaldean. Zementuzko zorua. Arkupe itxia Epistolaren aldean. Atearen gainean, gurutzea grabatuta duen ateburua eta harlanduan hau idatzita: REEDIFICADO / AÑO 1960.

Irudiak: San Tomas eta Ama Birjina.

Kontserbazio egoera: Ona.

Jaiak, kultua eta erritoak: Abenduaren 21ean, San Tomas egunez, meza eta erromeria izaten dira.
Abuztuaren 16an, San Roke eguna, meza izaten da.

Errogatibak: Ermita honetara errogatibak eginaz etortzen zen parrokiatik Igokunde egunaren aurreko asteazkenean.
Igandeetan meza izaten da.

Bibliografia:  
DEMAS, 1944, 382. or.
ITURRIZA, 1938, 339. or.

Tokiko informatzailea:
Maria Victoria Linaza, 72 urte. Ibarretxe baserria. (1983ko martxoa).