San Martin

Izena:  San Martin

Parrokia: Bediako Joan Bataiatzailearen parroquia.

Kokapena: Ereñon, Mandoia mendiaren magalean, gaztainondo eta haritz baten ondoan. Inguruko baserriak: Sañonea (erorita), Garikua (erorita), Etzebarri, Atutxa, Jandobea, Seata (erorita) Ereñibiti eta Jesarreta.

Garaiera: 259 m.

Koordenatuak: Long.: 0º  51´ 45”. Lat: 43º 11´ 31” 

Norabidea: HM-IE

San Martin

Sarbidea: Bilbao-Lemoa errepidea. 15. km parean eskuinera hartzen da mendiko pista bat, Mandoia mendira doana. 3 km-ra dago ermita.

Azalpena: oinplano angeluzuzena, 7,86 x 5,75 m. Harlangaitzezko horma luzituak, ertzetan harlanduekin. Hiru isuriko teilatua. Ez du kanpai-hormarik. Kanpaia atariko zutabeetako batean dago. Atea ipar-ekialdera, burdin-hesiarekin. Zementuzko zorua. Oinetan arkupea.

Irudiak: San Martin, Mariaren Bihotza, Jesusen Bihotza eta San Jose.

Kontserbazio egoera: Ona. 1982an auzotarren kontu berritu da.

Jaiak, kultua eta erritoak: Azaroaren 11n izaten zen festa, San Martin egunez. Azken urteetan aurreko edo ondorengo igandean izaten da. Garai batean meza ondoren erromeria izaten zen.

Errogatibak: Ermita honetara errogatibak eginaz etortzen zen parrokiatik Igokunde egunaren aurreko asteartean.

Bibliografia:  
DEMAS, 1944, 382. or.
ITURRIZA, 1938, 339. or.

Tokiko informatzailea:
Angel Filaurren. 56 urte. Jandobea baserria. (1983ko martxoa).