San Laurendi ermita

San Lorenzo
Izena: San Laurendi. Herriak San Lontzo esaten dio.

Parrokia: Bediako Joan Bataiatzailearen parroquia.

Kokapena: Murtatzan, muino batean, hilerritik 20 m ingurura eta Murtazar metal lantegiaren eta Forjas Unidas Vascasen atzean. Inguruko baserriak: Zamalloa, Zurinaga, Txorroa, Belusti, Telleri, Ondategi, Orpategi eta Berezi.
Ermita honetatik Erosoko San Tomas ikusten da.

Garaiera: 95m

Koordenatuak: Long: 0º  52´ 45”. Lat: 43º 12´ 45”

Norabidea: NE. - SW

Sarbidea: Bilbao-Lemoa errepidea. Bediako parrokia baino 500 m inguru lehenago ezkerrera hartu behar da, Murtatzako auzobidetik. Ermita errepidetik 50 m ingurura dago.

San Lorenzo Azalpena: oinplano angeluzuzena, 9,11 x 6,18 m. Harlangaitzezko hormak, ertzetan harlanduekin. Hiru isuriko teilatua, hiru zertxaren gainean. Burdinazko kanpandorrea, kanpaiarekin eta puntan burdinazko gurutzea. Aurrealde nagusian dinteldun atea eta bi leiho. Beste bi leiho epistolaren aldean. Denak burdinazko barrotez babestuak. Zementuzko zorua. Egurrezko korua du. Oinetan arkupea. Honen gainean dago korua, egurrezko egitura du eta ermitaren hirutik bat hartzen du.

Irudiak: San Laurendi.

Margolanak: Jesusen Bihotza eta Mariaren Bihotza.

Kontserbazio egoera: Ona.

Jaiak, kultua eta erritoak: Abuztuaren 10ean, San Laurendi egunez, meza. Garai batean erromeria izaten zen ermitaren ondoan. Inguruan lantegiak eraiki zirenez, erromeria hori Bediako Teilategian egiten da.

Errogatibak: Ermita honetara errogatibak eginaz etortzen zen parrokiatik Igokunde egunaren aurreko astelehenean.

Bibliografia:  
DEMAS, 1944, 382. or.
ITURRIZA, 1938, 339. or.

Tokiko informatzailea:
Maria Angeles Zamalloa. Caserío Zamalloa. (1983ko martxoa).