Historia

Bere izeneko Merinaldean kolazioko titulua daukon elizatea. Bere esparruan oinetxe eta armadun batzuk egon ziran, Gortazar, Jauregizuria, Utxarain, Barroeta eta 1022.urtean sortu zan Tosubandokoa modukoak.  

Erregidore bat, berezko Udala eta foruko alkatea eukozan, hau, Arratiako Merinaldekoa be bazala, baina ez ebazan boturik ezta jezarlekurik be Gernikako Batzar Nagusietan 1858. urterarte, urte honetan elizateko titulua lortu eta, horretara, Batzarrean 73 zenbakia emon izan jakola.

Udala eta Galdakaoko Andra Mariaren onuradunen arteko auzi bizi baten ondoren, Jon Bateatzaile Deunari eskeinia dan parrokia 1742. urtean eraiki zan, probisorea zan Bernabe Antonio de Brocarte-k emondako baimenganaz, nork, elizarte honen aldeko epaia emon ebala. Tomas Deuna, Lontzo Deuna, Martin Gotzaia Deuna eta Jon Bateatzaile Deunaren baselizak izan ebazan; azken hau paqrrokia modura erabili zan eliza bat eraikitzen zan bitartean.