Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak Udalari putzu septikoa ezeztatzeko lizentziaren emakida eskatuko dio.
Interesdunak aurretik hirigintza zerbitzuak jasotzeagatik ordaindu beharreko tasa ordainduko du.
Lizentzia eman ondoren, dagokion sailak Eraikin, Instalazio eta Obren gaineko zergak kitatuko ditu, baita zangak zabaltzeagatiko tasa ere zanga laginarekin egiten den kasuetan eta ordainketa kudeatuko du zerga araudi aplikagarriaren arabera.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Besteak
- Ordainagiria
- Oinarrizko eta exekuzio proiektua
- Lagina lortzeko bidea okupatzeko abala
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.bedia.biz webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Lehendakari Agirre Enparantza, z/g, 48390 Bedian kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Bedia Udaleko telefono honetara: 94 631 42 00
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.