Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak Udalari bide publikoan errotuluak, ohialak, etab. jartzeko lizentziaren emakida eskatuko dio.
Interesdunak aurretik hirigintza zerbitzuak jasotzeagatik ordaindu beharreko tasa ordainduko du.
Alde batera utzita araudiaren arabera egon daitezkeen aldaketak prozedura honetan, beti egongo da tasen ordainketa hirigintza zerbitzuarengatik (autolikidazioa egin daiteke prozedura hasi baino lehenago edo lizentzia eman ondoren Udalak kitatu ondoren), EIOZaren kitapena eta hasierako, zuzenketa –beharrezkoa denean- eta ebazpena tramite finkoak.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Obra amaierako planoak
- Besteak
- Txostena
- Obretako materialak erabiltzearen aurrekontua
- Segurtasun eta garbitasun baldintzak betetzen dituen egiaztagiria
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.bedia.biz webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Lehendakari Agirre Enparantza, z/g, 48390 Bedian kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Bedia Udaleko telefono honetara: 94 631 42 00
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.