Albisteak

 

Bediako udaletxearen aurrean dagoan biribilgunean lanak egingo dira gauez, domekatik astelehenera bitartean (urriaren 6tik 7ra). Gauez egingo diran lanok N-240 errepidea hobetzeko proiektuagaz daukie zerikusia, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lanen Sailak jakinarazo dauenaren arabera.

Biribilgune barria asfaltatzeko lanak domekako (urriak 6) 22:00etatik asteleheneko (urriak 7) 06:00etara bitartean egingo dira.  Neurria Bedia eta Lemoa artean N-240 errepidea konpontzeko lanakaz dago erlazionatuta; hain zuzen be, lanok aurtengo abenduan amaituko dira. Lanon helburua, Bediako herritarrei jakinarazo jaken moduan, inguruan izaten diran istripuak gitxitzea da. Horretarako, N-240 errepiderako sarbideak barriro dabilz ordenetan, eta ezkerreranzko biraketa guztiak kentzen dabilz. Proiektuaren barruan, babesgune fisikoak egingo dira sarbideetan, ibilgailuen ibilbidea zuzentzeko; gainera, 3 biribilgune egingo dira Asteitza, Elexalde eta Ibarra auzoetan, ibilgailuek norabidea aldatzeko aukerea euki dagien.

Biribilguneek trafikoa lasaitzeko be balioko dabe; izan be, abiadurea murriztera derrigortuko dabe. Gainera, bidegurutzeen funtzionamentua be hobetuko dabe. Era berean, sarbide barria egingo da Sabino Arana, Jauregizuria eta Errekaondo kaleetako urbanizazinora joateko..

Bai Bediako Udalak bai beharron arduraduna dan Bizkaiko Foru Aldundiak barkamena eskatzen dabe gauez egingo diran beharrek Ibarra eta Astitze auzoko herritarrei sor deikieezan eragozpenakaitik.