Albisteak

 
Txikienak eta nagusienak ere Olentzeroren ongietorria ospatu zuten Bediako plazan pasaden asteburuan. Goizetik hasi zen eguna. Lehenengo orduan baserri eta auzune guztietatik egin zen ibilbide bat. Lehenengo urtea da Bedian, horrelako eguna ospatzen dela. Aurreko urteetan, Olentzero, Bediako eskolara iristen zen. Umeentzako opariak ekartzen zituen eta bertan egiten zen ospakizuna. Baina aurtengoan, bestelakoa egin dute Olentzeroren ongietorria.
Goizeko 11:00ak aldera hamaiketako bat prestatu zen. Solomoa, sagardoa eta musikarik ez zen falta inguruan. Txikienak, trikitixa eta pandero doinuekin animatu zuten giroa. Eguerdian, eta herriko kaleetatik ibili ondoren, plazan elkartu ziren Olentzero noiz iritsiko zain. 
Arratsaldeko lehen orduen azaldu zen Olentzero, bere astoarekin batera, eta opariz beteta. Gaztetxoenak, eta hain gazteak ez zirenak ere, Olentzeroren altzoan esarri ziren, bakoitzak berea eskatuz. Denak han egon ziren iluntzerarte, Olentzerori abestu eta trikitixa jotzen. Giro ezin hobea egon zen.
Hurrengo urtean ere zai izango dira Bediako herritarrak, datorren urterarte Olentzero! 
 


Olentzero noiz iritzi zain abesten. 


Bediak Olentzeroren ongietorria ospatu zuen.
 


Olentzeroren ongietorrian abesten.