Albisteak

 

Bediako Udalak martiko osoko bilkuran onartu eban I. Gazte Plana, ekimen, ekintza eta tresna sorta zabala jasoten dituana honako arlo honeetan: hezkuntza, enplegua, sozializazinoa, esku-hartze soziala, osasuna eta ongizatea, kultura eta sormena, konpromiso soziala, parte-hartzea, gazteen nazioartekotzea eta aukera bardintasuna.  

Plana 2018-2021 artean egongo da indarrean, eta politikariek, teknikariek eta herritarrek landu eta adostu dabe; garrantzi berezia izan dabe, hain zuzen be, planaren onuradun izango diranek, hau da, Bediako gazteek.

Plana egiteko abiapuntu lez gazteen egoerea aztertzeko egindako parte-hartze prozesua (Gazteriaren diagnostikoa) hartu da. Lan horren ondorioz, gazteen indarguneak identifikau dira eta hobetu beharreko arloak landu dira.

Planak ezaugarri honeek ditu:

  • 4 urteko  indarraldia dauka: 2018-2021  aldirako egin da.
    Bilerak  egin dira udal langile, politikari, alkarte eta herritarrakaz,
    beharrak eta proposamenak jasotzeko  eta Plana kontrastetako.
  • Planaren zirriborroari iradokizunak egiteko, web orrialdean eskegi
    da, Udalean be ale bat jarri da herritarrentzat eskuragarri eta
    bando bidez zabaldu da aukera horren barri.
  • Urte bakoitzean, plan zehatza egingo da; horregatik plan malgua
     izango da Bediako gazteen azkenengo proposamenak eta diagnostikoan
    agertutakoak kontuan eukinda.
  • Plan ebaluagarria  da, eta lortutako helburuak eten barik ebaluetako
    adierazleak hartzen ditu barne. Horregatik urtero, lortutako
    helburuen eta ekintzen memoria egingo da. Bai urteko memoria
    gehi hurrengo urteko plan zehatza, otsailean bidaliko jake Bediako
    herritarrei.
  • Udalerriari jagokon  tresna da, eta politikarien, teknikarien eta herritarren
    konpromisoa dakar.

 Informazio gehiago (PDF, 2 MB)