Albisteak

 

Bedia eta Lemoa arteko N-240 errepidea konpontzeko eta biribilguneak egiteko lanak amaitzen dagoz.

Proiektuari azken ikutuak emoteko fasean gagoz. Horreen artean dagoz bide-bazterrak (edo “rigolak”) eregiteko lanak, eta, horren barruan, batez be Jauregi auzoko (Sabino Arana, Jauregizuria eta Kalzadagana kaleak) hainbat tarte pikau, hormigoiz bete eta sikatzeko lanak.

Lanok puntualak eta ezohikoak dira, eta 5 egun iraungo dabe, martiaren 17tik (astelehena) hasita. Halanda ze, aste horretan, ibilgailuak ezin izango dira bertatik pasau. Hain zuzen be, aldi baterako zarratuko dan pasabidea Elexalde auzoko 21. zenbakiaren parean dagoana da.

Lanok irauten daben bitartean, Ibarrako biribilgunetik sartu beharko da bertara.
 
Bediako Udalak eta lanon arduraduna dan Bizkaiko Foru Aldundiak parkamena eskatzen dabe, ohiko bideen aldi baterako mozketak eta bertan egingo diran lanek inguru horretako auzokideei eragozpenen bat eragiten badeutsie.