Albisteak

 

Bediako Udalak amaitu dauz Lekubaso errekearen gaineko zubia barritzeko lanak, Bediako Eroso-Ugarte auzoak Usansologaz (Galdakao) muga egiten dauan puntuan; izan be, inguru horretatik oinezko asko ibilten dira. 

Proiektua Construcciones Lasuen enpreseari esleitu jakon, eta helburua zan zezeilean euriek eta Lekubaso errekearen ur-goraldiak kaltetutako zubia konpontzea, bai eta Galdakaotik Garabi lez ezagutzen dan ingurura joateko bideari eusten deutsan harri-hormea be.

Aitatutako zubia barrituta amaitu dira lanak, eta, orain, lehengoa baino handiagoa dan hormigoizko marko aurrefabrikatua dauka zubiak. Era berean, behera etorri zan horma bat be eregi da barriro; hain zuzen be, horren ordez, harri-lubetea egin da zati baten. Gainera, Garabi auzorako bide-tartea zolatu egin da, zubiaren eta harri-lubetearen arteko tartean.

Proiektuak 98.000 euroko aurrekontua euki dau eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzea euki dau.

Ibilgailuen zirkulazinoan eraginik euki ez badau be, hilabete eta erdiz oinezkoak ezin izan dira pasau Usansolo, Bedia eta Lemoako bizilagun askok erabilten daben Ibaizabal errekearen ondoko pasealeku honetatik; dana dala, hemendik aurrera inguruaz gozatzen jarraitu ahal izango dabe, segurtasun-berme guztiakaz.

Bediako Udalak salatu dau lanak amaitu eta gitxira ekintza bandaliko txikiak izan dirala azpiegiturearen kontra; izan be, nonork apurtu eta ostu egin dauz konpondu barri dan bidetik ibilgailuen joan-etorriak saihesteko ipinitako egurrezko gontzei eusten eutsien giltzarrapoak.