Albisteak

 
Aurtengoan ere Bediako herria Errege Magoei ongietorria emateko bildu zen. Erregeei ongietorria eta Jesusen jaiotzaren berpizkundean parte hartzeko ere. Aurtengoan ere kanpoko gente asko hurbildu zan bertara, iaz baino gehiago, eta nagusiak zein txikitxuenak ere batzen dituen jai eguna da. Txikienak Errege Magoengana ere hurbildu ziren, opariak eskatzeko ilusioz. Txokolatea hotzari aurre egiteko eta giro ezin hobeak Bediako kaleak bete zituen.
Orain, datorren urterarte itxaron beharko da Errege Magoak berriro ere ikusteko.