Albisteak

 

Urtarrilean egindako azken txangoaren arrakastaren ostean, Bediako Udalak, Ganguren Mendi Taldeagaz alkarlanean, eskiko beste asteburu bat antolatu dau, Baqueira Bereteko eski estazinora (Lleida, Katalunia). Oraingoan, Kataluniako Pirinioetako estazinorako urteerea datorren asteburuan izango da, hain zuzen be, zezeilaren 15etik 17ra.

Txangoa Bediako plazatik abiatuko da, udaletxe ondotik, arratsaldeko 18:00etan, hilaren 15ean (barikua), eta domekan, hilaren 17an, izango da itzulera, 21:00ak aldera.

Jarduera honen prezioa merkeagoa da Bedian erroldatutako personentzat, baita Ganguren taldeko bazkideentzat be. Prezioaren barruan autobus bidaia, forfait egun bi, asegurua, gau bi aterpetxean, afari bat eta armozu bi dagoz.