Albisteak

Korrika 

Bediako herritar batzuk batez be gazteek, hartu eben parte KORRIKAn, euskararen aldeko herri korrikaldi jentetsuan, martiaren 21eko goizean Arratiatik pasatu zanean.

Bediako Udalak KORRIKAren kilometro bat erosi eban, eta Jokin Zabala gazteak eroan eban lekukoa, argazkian ikus daitekeanez.

Arratiako haranetik pasatzean KORRIKAren helduera prestetako, joan dan martiaren 8an, Bediako udal liburutegian, txikienei zuzendutako tailerra antolatu zan, lasterketarako petoak egiteko. Ondoren, petook martiaren 15ean erakutsi ebezan plazatik urten eta herriko auzoetatik egindako Korrika txikian.

KORRIKAren aurtengo edizioan 2.000 kilometro egingo dira Euskal Herri osotik, “Eman euskara elkarri" lemapean, eta martiaren 24an, domekan, amaituko da, Baionan. Bediako Udalak herritar guztiak animatu gura ditu amaierako festa handian parte hartzera, eta, jakina, urteko egun guztietan euskara ikastera eta erabiltera.

KORRIKA 2013ri buruzko informazino guztia, http://www.korrika.org/  webgunean.