Albisteak

 

Martiaren 20, 21 eta 22ko gauetan, 22:00etatik 06:00etara, Bedia eta Lemoa artean, N-240 errepideko errei bat moztu egingo da, eta txandakako pasoa emongo da, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan Sailak jakinarazo dauanez.

Erreia moztuta dagoan bitartean, garraio bereziak ezin izango dira pasau.

Neurria Bedia eta Lemoa artean N-240 errepidea konpontzeko lanakaz dago erlazionatuta; hain zuzen be, lanok aurtengo abenduan amaituko dira. Lanon helburua, Bediako herritarrei jakinarazo jaken moduan, inguruan izaten diran istripuak gitxitzea da. Horretarako, N-240 errepiderako sarbideak barriro dabilz ordenetan, eta ezkerreranzko biraketa guztiak kentzen dabilz. Proiektuaren barruan, babesgune fisikoak egingo dira sarbideetan, ibilgailuen ibilbidea zuzentzeko; gainera, 3 biribilgune egingo dira Asteitza, Elexalde eta Ibarra auzoetan, ibilgailuek norabidea aldatzeko aukerea euki dagien.

Biribilguneek trafikoa lasaitzeko be balioko dabe; izan be, abiadurea murriztera derrigortuko dabe. Gainera, bidegurutzeen funtzionamentua be hobetuko dabe. Era berean, sarbide barria egingo da Sabino Arana, Jauregizuria eta Errekaondo kaleetako urbanizazinora joateko..

Bediako Udalak eta lanon arduraduna dan Bizkaiko Foru Aldundiak parkamena eskatzen dabe mozketa horreek N-240 errepidearen erabiltzaileei eragin ahal deutsiezan kalteengaitik.