Albisteak

 

Bediako Udalak, COVID-19ak eragindako ohiz kanpoko egoerea ikusita, osoko bilkuran ordezkatuta dagozan alderdi politiko bien adostasunagaz, hainbat laguntza onartu ditu, pandemiak enpresa txikiei, autonomoei, ostalaritzari eta familiei eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko.

Aurrekontuko zuzkidura, guztira: 32.000 €

Laguntzen banaketea

  • Enpresak, autonomoak, ostalaritza: 20.000 €.
  • Familiak: 12.000 € (6.000 € familiei laguntzeko eta 6.000 € lana eta familia bateratzeko).

Laguntzen zenbatekoa

Enpresak, autonomoak, ostalaritza:

  • Martiaren 14ko alarma-egoerak kaltetutako enpresak, autonomoak eta ostalaritzako negozioak.
  • Gehienez 1.000 €, COVID-19a dala-ta itxi behar izan dabenentzat.
  • Gehienez 500 €, COVID-19agaitik diru-sarreretan %50eko edo gehiagoko jaitsierea izan dabenentzat.

Familiak:

6.000 € familiei laguntzeko

  • Laguntzak egoera ahulean dagozan eta Arratiako Mankomunidadeko Gizarte Zerbitzuek kudeatzen dituen gizarte-larrialdietarako laguntzak jasoterik ez daukien familientzat izango dira.
  • Laguntzak COVID-19a dala-ta ERTE egoeran dagozan personei emongo jakez, euren diru-sarrerak Lanbide arteko Gitxieneko Soldatara heltzen ez badira (950 €). Apirilean, maiatzean eta bagilean kopuru horretara arteko soldata osotzeko da laguntzea.

6.000 € lana eta familia uztartzeko

  • 300 euroko laguntzak 12 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko persona bat kontratau behar izan daben familientzat izango dira.

Eskaera epea: Laguntza honeek eskatzeko epea abuztuaren 17an amaituko da.

Oinarriak (PDF 143KB)

 Informazioa (PDF 550KB)