Albisteak

 

Covid 19aren ondorioz sortutako egoera ikusita, eta osasun-gomendioei jarraituz, jai batzordeak 2020ko San Juan jaiak bertan behera  uztea erabaki duela jakinarazi nahi dizugu.

Egoerak erantzukizuna eskatzen du, eta denok argi ikusten dugu jende-pilaketak eragotzi beharra. Baina hori zaila da ezagutzen dugun festa-ereduan.

Une honetan, jai-batzordea ordezko ekintza edo jarduera sinbolikoak prestatzen ari da. Izango duzue horren berri.