Albisteak

 

COVID-19ak gure udalerrian eta eskualdean eragin duen egoeraren ondorioz, laguntza behar duten pertsonen kopuruak gora egin du. Hori dela eta, Arratiako Gurutze Gorriak elikagaiak biltzen laguntzeko eskatu digu. Horretarako, Bediako Udalak bilketa-gune bat izango du,  gure erosketaren zati bat uzteko eta, horrela, laguntzeko. Arroza, pasta, esnea eta antzeko elikagaiak eskatzen dira.

  • Egunak: Apirilaren 23tik 29ra
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Eskerrik asko eta denon artean lotuko dogu.