Albisteak

 

Coronavirusaren transmisioak (COVID-19) sortutako bilakaera ikusita, eta erantzukizun-printzipioei jarraituz, Bediako Udalak Erantzun Plan bat egin du, honako jarduera-eremu hauekin:

  • Bakarrik dauden 65 urtetik gorako pertsonei, eta ezgaitasuna edo gaixotasun kronikoa daukaten pertsonei laguntzea.
  • Berrogeialdiko edo konfinamenduko neurri batean eraginpean dauden personei laguntzea. Aurreko puntuetan laguntza honetara izango da: Elikagaiak eta oinarrizko higiene-artikuluak erostea. / Botikak lortzeko laguntza: bereziki paziente kronikoei zuzendua eta medikuak agindutako botiketara mugatuta.
  • Zaurgarritasun, ezgaitasun edota egoera berezian dauden pertsonekin, edo berrogeialdian edo konfinamenduan daudenekin, telefonoz harremanetan jartzea.

Aipatutako laguntza horietakoren bat eskatu nahi izanez gero, udalarekin harremanetan jarri bejarko duzu honako telefono zenbaki honetan: 946 314 200, 10:00etatik 13:00etara.

Bediako bizilagunek, telefono bidezko deiak egiteko boluntario gisa bat egin nahi izanez gero, astelehenetik aurrera 946 314 200  telefonora deitu ahal izango dute, 10:00etatik 13:00etara.

Bestalde, jakinarazi nahi dugu Bizkaiko Foru Aldundiak, #BizkaiaGara programaren bidez, boluntarioak batu nahi dituela koronabirusaren larrialdiak adineko pertsona zaurgarriei sortutako beharrak konpontzen laguntzeko. Horregatik, Udalak Bediaren elkartasuna eskatzen du, bizilagunak #BizkaiaGara laguntza-sarearekin bat egitera animatuz.

#BizkaiaGara boluntario-sarean parte hartu nahi dutenek Boluntaren bidez egin ahal izango dute, astelehenetik aurrera944 161 511 telefonora deituz edo bizkaiagara@bizkaia.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Zalantzarik gabe, beste ekintzaren bat egin dezakegula uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan lehen aipatutako udalaren zenbakian.

Ahal dugun neurrian, etxean geratzeko eta isolamendu neurriak hartzeko deia egiten dugu, premia larririk izan ezean.

 Informazioa (PDF 443KB)