Albisteak

 

Bediako Udalak lasaitasun-mezua zabaldu gura dau herritarren artean uztailaren 7an gure herrian etxe baten lapurreta egin eta indarkeria erabili zan eta barri horrek artegatasuna eragin dau.

Udalak Ertzaintzara jo dau hain gertaera bereziaren ganean informazino eske.

Kasu horregaz zerikusia daukelakoan Ertzaintzak Durangon atxilotutako persona biak epaileen esku jarri eta Basauriko kartzelan sartu dabez.

Gertaera oso apartekoa izan da. Herritarren arteko eretxia da Bedia herri lasaia dala, eta era horretako gertaerak solteak edo bakanak diranez, neurri horretako larritasuna emon behar jake.

Aitor Sorriketa Larrea
Alkatea