Albisteak

 
Bediako Udalak 5 minutuko elkarretaratze isila gonbit egiten die herritar guztiei, gaur, ostirala, abuztuak 18, eguerdiko 12:00etan, udaletxeen aurrean, atentatu hau gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko asmoz.
 
Bediako Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du Bartzelonan izandako atentatuaren aurrean. Bediako Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.
 
Bediako Udaletik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diogu Bartzelonako hiriari, une latz hauetan.
 
Bedia, 2017ko abuztuaren 18an.