Albisteak

 

Mendizurreko pasoa oinezkoentzat itxita egongo da, Bilbao-Donostia trenbidearen pasagunea kentzeko lanak direla-ta. Urritik aurrera, lanak amaitu arte, 2017ko urtarrilera arte, aurreikusten da ixtea.

Garabiko bidea esaten jakona itxiko da, Eroso-Ugarte auzoko Mendizurtxikerra baserritik, Usansolo-Galdakaoko Pertxiraino.

Proiektu honek segurtasuna ekarriko dau inguru horretan ibilten garan guztiontzat, Eusko Trenek gure herrian egiten dauen ibilbidean agiriko pasagune bat kenduko dalako.

Neurri honek eragozpenak eragingo dituala jakinda, Udalak parkamena eskatzen deutsie erabiltzaileei, eta ulertzeko be bai, gerora danok irabaziko dogulako.