Albisteak

 

Gaur hasiko da Lanbideren Unidade Mobikorra zerbitzua emoten Bedian Euskadiko administrazinoak lanaren inguruan daukazan zerbitzuen barri emoteko herritarrei.

Mankomunitateak Lanbideri eskatu eutsan balorau egiala bulego ibiltariaren formulea haranean eskaintzeko aukerea; izan be, Lanbidek Araban ipini eban martxan ekimen hori, esperientzia pilotu lez.  Mankomunitatearen eskaerea Arratiaren ezaugarri zehatzetan oinarritzen da, ikuspuntu geografikotik eta populazinoaren dispersinoaren ikuspuntutik. Arratiak 14.000 biztanle daukaz, eta hurren dagoan Lanbideren bulegoa (Durangon) 20 kilometro baino gehiagoko distantziara dago herri batzuentzat.

Bulego mobikorrak hainbat zerbitzu eskainiko dauz: besteak beste, Enplegu Zentroa, arreta indibidualizadua, informazinoa, orientazinoa eta eskaintzen bilaketea.

UNITATE MUGIKORRAREN ORDUTEGIA:

MARTITZENETAN 15:30etatik 17:30etara