Albisteak

 

Bediak, eta, zehatzago esateko, Ereño auzoak, azken urteotako San Martinetako mendi-ibilaldirik jentetsuenetakoa bizi izan eban joan dan zapatuan, zemendiaren 8an, jai-giroan.

300 bat lagunek hartu eben parte Martin Atutxaren oroimenezko eta omenezko ibilaldian, Udalak antolatutakoa, Ganguren Mendi Taldearen, Arratiako Gurutze Gorriaren eta herriko gazteen kolaborazinoagaz. Izena emon ostean (horren truke, parte-hartzaile bakotxak mendiko makila jaso eban opari), ibilaldia goizeko 9etan abiatu zan herriko plazatik. Parte-hartzaileek ibilaldi laburra (9 kilometrokoa) edo luzea (15ekoa) aukeratu eikien.

Ibilaldia osotu ostean, jaia egin zan Ereñoko San Martin baselizaren inguruan, eta, bertan egozanek indarrak berreskuratu ebezan txitxiburduntziagaz, eta bola-jokoan eta beste jarduera batzuetan jarduteko aukerea euki eben; gainera, oparien zozketea be egin zan. Bediako trikitilariek alaitu eben giroa. 12etan, mezea egin zan baselizan. Jai-giroan ospatutako egun herrikoia izan zan, eguraldi onekoa, gainera.