Euskara

 

Lehenengo bideoa

Badator... #EtxealditikEuskaraldira!!!

[#Euskaraldia] Ditugun hizkuntza ohiturei astindua eman edo ditugunak finkatzeko prest?! Adi, badator... #EtxealditikEuskaraldira!!!

https://www.youtube.com/watch?v=jIqFLJX-J04

Bigarren bideoa

Etxealditik Euskaraldira: zer egingo dugu?

#EtxealditikEuskaraldira hastera doa!!!

Baina...

  • Zer da, zehazki?
  • Nori dago zuzendua?
  • Zer egin behar dugu?
  • Nola parte har dezakegu?

Galdera horien eta gehiagoren erantzuna ezagutu nahi?! Hemen dituzu Kike Amonarrizen  eta Euskaraldiko koordinatzaile Rita Aldabaldetrekuren azalpenak!

#Eukaraldia #Euskara #GehiagoGehiagorekinGehiagotan

https://www.youtube.com/watch?v=9aDKT9Q2tzM

Hirugarren bideoa

#0 Etxealditik Euskaraldira

Ze hizkuntzatzan hitz egiten dut etxean eta etxetik?" Hizkuntz-ohiturei begiratua emango diegu #EtxealditikEuskaraldira ekimenarekin hasteko? Hemen duzue ariketa sinple bezain erabilgarri bat: gure hurbileko harremanen hizkuntzari buruzko erradiografia egingo dugu. Ekin diezaiogun!"

https://www.youtube.com/watch?v=nKDJg3FAcUc

Laugarren bideoa

#1 Etxealditik Euskaraldira

Prest zaude #EtxealditikEuskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu lehenegoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka... baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!

https://www.youtube.com/watch?v=36SspSaK8TI

Bostgarren bideoa

#2 Etxealditik Euskaraldira

Larunbata lagunekin lasai biltzeko egun aproposa izaten da. Etxealdian egon arren, hitzordu horiei eusteko saiakera egingo dugu, birtualki bada ere?! Hona hemen gaurko proposamena: Deitu lagunei eta bildu euskarara!

https://www.youtube.com/watch?v=56-_zZCzPdA

Seigarren bideoa

#3 Etxealditik Euskaraldira

Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?! Hemen duzue gaurko proposamena, Kanaldude telebistako Tantaka serieko aktoreek aurkeztua: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!!

https://www.youtube.com/watch?v=LIUd_yzbFs4

Zazpigarren bideoa informazioa;

#4 Etxealditik Euskaraldira

Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik. Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago.

https://www.youtube.com/watch?v=QTK4U074GiI

Zortzigarren bideoa

#5 Etxealditik Euskaraldira

Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere. Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako... Saiatuko gara?

https://www.youtube.com/watch?v=aWeh2sgjIa4

Bederatzigarren bideoa

#6 Etxealditik Euskaraldira

Asteazkena ikusleen eguna izan ohi da zinema areto askotan. Etxealdian gauden artean ez dugu aretoetan pantaila handiaz gozatzeko aukerarik, baina, zergatik ez dugu eguna euskarazko film bat ikusteko aprobetxatzen?

https://www.youtube.com/watch?v=i1hmsMybrz4

Hamargarren bideoa

#7 Etxealditik Euskaraldira

[#EtxealditikEuskaraldira] Gaurko proposamena, aste honetan guztian egindakoei, sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator.

Ez da gaur egitekoa...gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da!!!

Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea dugu asmo.

Eman begiratu bat proposamenari eta animatu parte hartzera!

https://www.youtube.com/watch?v=5on5U2jUNGc